2012/10/09

Testua eta estekak argitaratzeko

Post edo sarrera honetan azalduko dut nola idazten den testua, nola egiten diren estekak edo loturak eta nola argitaratzen den post-a.
Testua idazteko: -Redactar- editorean letra moeta, tamaina, kolorea....aukeratu. Testua idatzi.

Kaixo guztioi!!!
Kaixo guztioi!!!
Kaixo guztioi!!!
  

Editoretik ere, testuaren lerrokatzea, biñetak, letraren fondoaren kolorea... eta beste hainbat elementu kontrolatu ahal dugu.
Orain esteka bat egiten ikasiko dugu:
Hitz bat idazten dugu, adibidez -Blogaren definizioa- ; idatzitako testua aukeratzen dugu eta estekak egiteko botoia sakatzen dugu.
URL bat (interneteko helbidea) ipintzeko kutxatila agertzen zaigu. Hortxe uzten dugu prest gerorako.

Esploratzailaren erlaitz berri batean, ad. Wikipedian agertzen den Blogaren definizioa bilatzen dugu. Web orri honen helbidea kopiatzen dugu eta lehengo erlaitzeko kutxatilan itsasten dugu.



Hona hemen egindako esteka. Estekaren gainean klik egiterakoan Wikipediaren orrira joango gara eta Blogaren definizioa irakurriko dugu.
Blogaren definizioa



Post-aren argitaratzea


Bukatzeko, post honi izenburu bat jarriko diogu eta argitaratuko dugu.
Horretarako goikaldean dagoen kutxatilan izenburua idatziko dut: "Testua eta estekak argitaratzeko".




Eta -Actualizar- botoia sakatuz posta argitaratuko dugu


Bloga nola geratu den ikusteko goikaldean dagoen - Ver blog- botoia sakatuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario